XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
EUZKEREA... PARIS'EN.Azkenengo zenbakijan,
Eztakit neuria ala irarrki-ezarrlarijarena ete-dan erruba; baña danena-dala, okerr batzuk zuzendu gura dodaz.
Ramuntxo arro dabil irabasten daula-ta, eta....
Lenengo ingoski berorixen beste errdijan
Baña batez be, bigarren ingoskijan utsune aunditxuba dager: an dirakurrkezu Ezta ottura euzkotarra, beraz diranian euzko-otturak erakutsi gure ezta antzokira eruan biarr
.
Orixe neuk ezin dot attu, eta eztot uste neuk orrela idatzi ixango nebanik.
Irakurri, ba, beste onela:
Gero beste itz batzuk edo neuk idazkurontzijan itxi edo irarrki-ezarrlarijak ikusi ez.
¡Zer egingo dogu, ba!.
Irarrki-ezarrlarija ezta nigaz asarratuko, berakin biguntxu nagola agiri da ba-ta.
Errliak egazka duazanian zaratia
, eztago ondo; edo
Beste utsune txikijaguak irakurrliak zuzenduko euzan.
IÑAKI DEUNAREN EGUNIAN.Lekaide-lekaimetxe askotxu dira Paris'en; eta lekaide-lekaimion artian ez gitxi euzkotarr-euzkeldun Eztakit zer zala-ta jun nintzan Iñaki deunaren egunian lekaimetxe batera eta aorr nundik diñosten: Gaurr arratsaldian euzkeraz dabeskegu.
¿Egija?.
Bai, egi-egija.
Jun nintzan, ba, arratsaldian be.
Eztarue lekaimiok euzkera-zaliak ixan, lekaidiak bai edo-diran arren, euzkotarrak be diranian.
Eleizkixuna amattu zanian, gure lekaimiok, bakotxak beren ingija eskuban ebela egozan....
Bilddurr edo ziran neu an nenguala-ta: baña lekaime-txadontxuba euzkeldun neskatillez beterik aguan eta neskatillok sutsu egozan Iñaki deunaren ereserrkija abestuteko.
Asi ziran lekaimiak, lasterr sartu ziran neskatillok, alako garr ta subakin, bero nenguan nerau be, sutu nintzan, eta aorr danok abo eta bijotz batez Iñaki deunaren ereserrkija abestuten.
Eta ez bein bakarrik, bi bidarr abestu zan....
¡Tamala alako euzkera usteldubaz abestutia!.
Euzkera ustelduba bai, guztiz ustelduba antxiñatik daukon izkera ori!.
Asko oba ixango zan Sabin irakasliaren izkiñaz abestutia; baña erderaz baño oba euzkera auxe.
Ezta gelgarrija berau, jakiñik nor dan txadon aren zuzendarija....
JAUPARI EUZKELDUNAK PARIS'EN.Lengo egunian ikusi gebazan alkarrekin Elixabete deun-txadoneko jaupalburuba ta
Alkarrekin bazkaltzera uazala esan euskuben.
Ederrto eretxi geutsan; Euzkeldunak geure arrtian alkarr attu ta lotu biarra dogu.
Elixabete deuneko jaupalburubori Atarratzen jayua da; irurogeta amarren bat urte ixango dittu; zailtxu egitten yako euzkerea; baña matte dau ta pozik egoten da euzkeraz egitten dautsenian.
Ori baño euzkeldun sutsubagua da Txabaño jaun agurrgarrija.
Au
Aunarrmendittik onuntzako Euzkadi-edestija ederrto dezau.
Beste lau edo bost be bai-dira Paris'en dabiltzan jaupari euzkotarr euzkeldunak.
Eztaukagu Urrutia ta Lande abeak ixentau-biarrik.
Ezaguna da euren euzkeltzaletasuna.
PARIS'ENDagonillarien 7'garren eguna: igande-arratsaldia.
Adizkide batzuk gengozan alkarrekin irradi-tramankuluba aurrian gebala; eta aorr nundik euzkeraz egitten dabela dantzudan.
¿Nun, arrano, ete-diñarrduben?.
Zer ete-zan abestuten ebena?.
Lasterr igarri neban.
MATTENA-esantzerrkija zan, Tolosa'ko Ikastola Nagosijan erazagututen eben MATTENA.
Gustiz garbi entzuten zan.
Gure etxealbokuak, be, esantzerrki berorixe entzuten eben, eta zenbatek Paris'en, amaikak ludijan.
Euzkotarr euzkeltzaliak, euzkerea, zabaldu, euzkerea erazagutu gura dozube?.
Egin Tolosa'ko Ikastola Nagosijan egin dabena.
Egin azkenengo EUZKEREA'n Garaitz jaunak egokiro iñuana: Irradi-bittarrtez zabaldu, erazagutu euzkerea.